Joseba Tapiaren kontzertuarekin hasiko dira Baleikeren 20. urteurreneko ospakizunak

Baleike 2014ko ekainaren 6a

Baleike aldizkariak 20 urte bete dituela ospatzeko, besteak beste, bi kontzertu antolatu ditu Baleike kultur elkarteak ekainean; hilaren 13an, Joseba Tapia etorriko da Zumaiara eta 27an Mursego. Bi kontzertuak Aita Mari aretoan izango dira, 22:30ean hasita. Sarrerek 5 € balio dute eta turismo bulegoan daude aurrez salgai. Bazkideek bat erosita bigarrena doan izango dute.Joseba Tapiak disko berria atera zuen iaz, Tximela kapitainaren izarrak izenekoa. Aipagarria da gitarra jotzen duela Josebak, soinu txikia albo batera utzita. Luis Rezola Tximela kapitainak 1937an El Duesoko kartzelan idatzitako bertso zein poemak musikatu ditu.

Baleikeko bazkideentzat eskaintza berezia

Baleikeko bazkideek sarrera bat erosita bigarrena doan jasoko dute, bi kontzertuetan berdin, eta horretarako aurrez erosi beharko dute turismo bulegoan.

Kontzertuez gain, Irrien Lagunaken jaialdia antolatu dute Baleikek eta Urola Kostako Hitzak elkarrekin, Hitzak ere hamargarren urteurrena ospatzen baitu. Ekitaldi honen aurkezpena asteartean egingo da eta emango dugu informazio gehiago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide