Zumaiako hiru traineru izango dira larunbat arratsaldean (16:00etan) Leikeition jokatuko diren estropadetan. Aurrena Zumaia, Hibaika eta Orio emakumezkoetan, txanda berean. Ondoren, gizonezkoak, batzuk binaka erlojuaren aurka, tartean gure biak: Zumaia B Lutxanarekin, eta Zumaia A Getariarekin. Ondoren, San Miguel Ligako zazpi traineru eta Isuntza lauko bi txandetan.