Traineru denboraldi ofiziala ondo prestatzen segitzeko, ze hobe bandera bat irabaztea baino? Horixe egin zuten larunbatean Zumaiako emakumezkoek Lekeition. Hibaikari 2 segundo atera zizkioten, eta Oriori 8.
Lekeition bertan, KAE 1eko Zumaiak ere konfiantza olatu handia hartu zuen. Zortzigarren izan zen sailkapenean, eta bere txandan, Ligako lehiakide izango duen Getariari 25 segundo atera zizkion. Hondarribia nagusitu zen estropadan, San Miguel ligako oilarretako bat, eta Zumaiari 40 segundo atera zizkion.
Lekeitiokoarekin amaitzeko, Zumaia Bko arraunlariek debuta egin zuten estropada batean, eta azkenak sailkatu ziren. Bere txandan, Lutxanak 43 segundo atera zizkion.
Donostian, berriz, beteranoen trainerua seigarren sailkatu zen larunbatean.