Ofizialtasunaren galbaetik pasatu behar badu ere oraindik (KAE Ligako batzarrean onartzea protokolo edo burokrazia kontua izango da), Zumaian emango zaio hasiera ofizialki aurtengo traineru denboradiari. Ekainaren 22an izango da, 12:00etan, eta KAE 1 ligako aurreneko estropada jokatuko dute traineruek eta arraunlariek. ETB1ek zuzenean emango du. Zumaiak etxean egingo du debuta, beraz, KAE 1 ligan.
Egun berean, 11:00etan, beteranoen estropada ere izango da Zumaian bertan.