San Pedro parrokian datorren ikasturteko haurren katekesia antolatzen ari dira eta aurten sei urte betetzen dituzten haurrak (2008an jaioak) izango dira lehenengo mailan hasteko aukera izango dutenak. Adin horretako seme edo alabaren bat izan eta katekesira bidaltzeko asmoa duten gurasoek, haurraren izena eman dezakete ekainean zehar parrokiko bulegoan, astearte eta ostiraletan, 19:30etik 21:00etara. Izena emateko azken eguna ekainaren 27a izango da.