Larunbatean Iruñean eta igandean Puente la Reinan jokatutako estropadetan maila ona eman zuten denek eta udako estropadetan lehiatzeko prest daudela erakutsi zuten.
Larunbat eguerdian irten zen Zumaiatik Itxas-Gain taldeko espedizioa Nafarroa aldera, klubeko zaharrenetatik hasi eta gaztetxoenak arte. Ilusioz ekin zioten bidaiari etxetik kanpora pasa beharreko asteburuaz gozatzeko eta emaitza onak lortzeko helburuarekin.
Lehen erronka larunbat arratsaldean zuten, Iruñeako Club Natación Pamplona taldeak antolatutako 28. Alfredo Aguirre memorialen parte hartu behar baitzuten piraguista denek. Bakarka lortutako emaitza onek, taldeko sailkapenean 4. postua eskuratzeko balio izan zien Itxas-Gaineko taldekideei.
23 urtez azpiko mailan, Ander Tolosa eta Kepa Etxabek hartu zuten parte eta 9. eta 12. izan ziren 6 kilometro inguru zituen estropadan. Beteranoen mailan, Xabier Osa jaun eta jabe izan zen eta lehen postua eskuratu zuen, bigarrenari ia minutu bateko aldea atereaz. Jubenil mailari dagokionez, Imanol Barruetabeña eta Unai Gereka 2. eta 3. izan ziren hurrenez hurren; Unai Azkune 7., Martin Egaña 11. eta Mikel Garmendia berriz 23. izan ziren. Maila berean, baina nesketan, Irati Osak lehen postua eskuratu zuen.
Kadeteen estropadetan, Mikel Casquero 15. izan zen. Beregandik gertu sartu ziren Itxas-Gaineko beste bi taldekideak: Xabi Altadill 17. izan zen eta Felix Uranga 20. Nesken kasuan Amaia Ortiz eta Helene Carmona 5. eta 8. sailkatu ziren beraien estropadan. Gaztetxoenei dagokionez, Imanol Txapartegi 5. izan zen infantil “b” mailako estropadan eta Saio Outeiral eta Itziar Carmona 2. eta 3. alebin “a” mailan.
Bakarkako lanak bukatuta, senior mailako k2 estropada jokatu zen. Bertan Xabi Osa eta Luis Medrano (Cisne Valladolid) 3. sailkatu ziren: Imanol Barruetabeña eta Martin Egaña jubenilek osatutako bikotea, berriz, 7. helmugaratu zen eta Kepa Etxabe eta Ander Tolosa 9. izan ziren.
Igandean ere Bikain
Larunbateko estropada onak eta gero, igandean Puente la Reinan jokatu zituzten estropadak Itxas-Gaineko piraguistek. Bertan lortutako emaitza bikainek taldeko sailkapenean 3. postua eskuratzeko balio izan zien 17 talderen artean.
Beterano mailan, aurreko egunean lortutako garaipenari beste bat gehitu zion Xabi Osak. Jubenil mailan k1 modalitatean, Unai Gereka izan zen estropadako irabazlea. Imanol Barruetabeña 4. izan zen, Martin Egaña 7., Unai Azkune 8. eta Mikel Garmendia 20. estropada berean. Nesken estropadan, Irati Osa 3. sailkatu zen. Kadeteei dagokionez, Mikel Casquero 10. izan zen, Felix Uranga 12. eta Xabi Altadill 16. Neskei dagokionez, Amaia Ortiz 4. Sailkatu zen eta Helene Carmona 7. Taldeko gaztetxoenei dagokionez, Imanol Txapartegi 6. izan zen Infantil “b” mailan eta Saioa Outeiral 2. Alebin “a” mailan.
K2 modalitateko estropadetan, senior mailan, Unai Gereka eta Martin Egaña 6. sailkatu ziren eta Kepa Etxabe eta Ander Tolosa 8. Neskei dagokionez, maila berean, Irati Osa eta Europeoan ere bikotekide izango duen Ainhoa Hidalgo aurrena helmugaratu ziren, Maitane Ruiz eta Laura Peña 3. sailkatu ziren estropada berean. Beterano mailako estropadan, Xabi Osa eta Luis Medrano izan ziren irabazleak. Kadeteei dagokionez berriz, mutiletan Felix Uranga eta Mikel Casquero 5. Sailkatu ziren eta nesketan Amaia Ortiz eta Helene Carmona berriz 3.