Pasa den neguan hartutako olatu onenaren saria jaso zuen Imanol Yeregik pasa den asteburuan. Herrialde edo eskualdetan egiten den surfa saritzeko Surf Federazioak zenbait sari sortu ditu eta Imanolek neguan gure kostaldean hartutako olatu handienarena eskuratu du.
Urtarrilaren 7an hartu zuen olatu hori. Egun horretan Bizkaiko Golkoa jo zuen ‘Hercules’ izeneko denboraleak Kantauri isuriko eta mundu osoko surflari askoren arreta piztu zuen. Asko izan ziren euskal kostaldera inguratu ziren surflariak.
Imanolek urduri igaro zuen bezperako gaua, jakin bazekien eta zerekin egingo zuen topo uretan. Olatu erraldoi haiek hartzeko asmoa zuen eta urduri zegoen. Aurreikuspenek ez zuten hutsik egin eta egunean zehar olatu ederrak jasotzeko aukera izan zuen. Horien artean zegoen olatu handiena. Adituen artean, Izustarrin hartutako olatu handienetakoa izan zen Imanolek domeinatu zuena. Uhin haiek baldintzarik onenak zituzten haizearen norabide eta indarra, eta olatuaren noranzko eta tamainaren aldetik. Imanol leku eta une egokienean zegoen eta bezperako ametsak betetzeko gai izan zen.
Saria egun hartan ateratako argazkia eta 9 oineko taula izan ziren, mota honetako olatuetan erabiltzeko. Saria familiak jaso zue, Imanol Mexikon baita une honetan: bertan da entrenatzen eta han izaten dituzten olatuekin disfrutatzen.