Udalerri Euskaldunen Egunarekin bat egiten du Zumaiako Udalak

Baleike 2014ko ekainaren 10a

Euskararen normalizazioan udalerri euskaldunetatik egin daitezken ekarpenak elkarlanerako eremu zabalagoa behar duelakoan erabaki du UEMAk, UEMA egunetik Udalerri Euskaldunen Eguna antolatzeko jauzia ematea. Horrela, 2014ko ekainaren 14an, Tolosan ospatuko da lehen aldiz Udalerri Euskaldunen Eguna eta harekin bat egin nahi du Zumaiako Udalak.

Aipatu egunaren helburua izango da udalerri euskaldunek euskararen geroan jokatzen duten paper garrantzitsua lau haizetara zabalduz, herritarren sentsibilizazioan eragin eta euskararen aldeko konpromisoak sustatzea.

Nagusiki euskaraz bizi dira udalerri euskaldunetako herritarrok. Horregatik, “Altzotik eta eltzetik, euskaraz gara” izango da udalerri euskaldunen egunerako leloa. “Euskaraz alaiago, osasuntsuago eta erakargarriago garela” erakutsi nahi diote munduari.

Elkarlana da egunaren antolaketarako baliatuko duten lanabesa. Eta horretan, Tolosatik abiatuta, bertako udal nahiz eragile sozialen inplikazioa bilatu dute. Tolosatik Tolosaldeara zabaldu eta Tolosaldeatik udalerri euskaldunetara jauzi eginez.

Egitaraua

Goizean zehar, Euskal Herriko produktuen azoka

Egunean osoan zehar, Haurrentzako Puzgarriak eta 3×3 saskibaloi txapelketa

11:30etan Kalejira; Tolosako Musika Banda, Erraldoiak, Udaberri Dantza Taldea, Udalerri Euskaldunetako ordezkariak eta herritarrekin.

12:30etan Ekitaldia plaza zaharrean; adierazpen instituzionala, flash mob…

13:00etan Tolosa Kantari, Udalerri Euskaldunetako Abesbatzek lagunduta

14:30etan Bazkari herrikoia Alondegian **

18:00etan Irrien Lagunak, Ane eta piratak Alondegian

Kontzertuak Ibarran (Gazte Festak): Emon, Laket, Kometa.

** Bazkarirako txartelak salgai:

94 627 91 95 telefono zenbakian edo administrazioa@uema.org helbidean

Helduak 18 euro (pasta entsalada, bakailua tomatearekin, flan eta izozkia)
. Haurrak 10 euro.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide