Urteurrenek festa egitea merezi dutelako

Baleike 2014ko ekainaren 11

 

Baleike ospakizunetan dago. Aldizkariak 20 urte bete ditu ekainean, eta hori dela eta, kontzertuak antolatu dira. Ostiralean, Joseba Tapiaren kontzertua izango da Aita Mari aretoan, 22:30etatik aurrera. “Tximela kapitainaren izarrak” disko berria aurkeztuko du. Hurrengo kontzertua, Mursegorena izango da, ekainaren 27an, leku eta ordu berean. Bi kontzertuetarako sarrerek 5 € balio dute eta turismo bulegoan daude salgai. Baleikeko bazkideek berriz, eskaintza berezi bat izango dute: sarrera bat erosita bigarrena doan izango baitute.

Xabier Azkue: “Herriari esker egin dugu aurrera, eta geure ekarpena egin nahi diogu Zumaiari”

BIDEOA: Baleike eta Hitzaren urteurreneko ekitaldian aurkezpena

Joseba Tapiaren kontzertuarekin hasiko dira Baleikeren 20. urteurreneko ospakizunak

Irrien Lagunak jaialdia

Urola Kostako Hitzak 10 urte bete ditu aurten, eta Baleikerekin elkarlanean, Irrien Lagunak jaialdia antolatu dute ekainaren 21erako. “Ane eta Piratekin parrandan” ikuskizuna izango da Herri Eskolako frontoian, 18:00etan. Ane Piratak kontatu duen bezala “zuzeneko dantzaldia izango da, umeek dakiten abestiez josita”. Gainera, herriko hainbat eragile ere bertan izango dira guztiak batera abestuz. Sarrerak 5 eurotan daude salgai Zarauzko eta Azpeitiko Hitzako bulegoetan, Zumaiako Aizpurua dendan eta turismo bulegoan.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide