Egun gutxitan egurra eman diote Zumaian gure hizkuntzaren osasunari: Osasun zerbitzuan mediku euskalduna erdaldunagatik ordezkatzea gutxi izan balitz, orain pediatria zerbitzu guztia gaztelania hutsez jarri digute. Haurrentzat nahikoa zaila da medikuari bere osasun egoera azaltzea horrez gain berea ez den hizkuntza batean egitera behartzeko. Non dago gure seme-alaben hizkuntza eskubidea?
Sarean ikusi dut Osakidetzako LABek abiatu duela salaketa kanpaina. Udala ere ari omen da bilerak eskatzen eta gaia salatzen Osakidetzan. Non dago ordea #poziktibity -a sustatzen duen Eusko Jaurlaritzaren euskararekiko konpromisoa? Ni behintzat ez nago batere poziktibity. Nire semeen hizkuntza eta osasunerako eskubidearekiko errespetua nahi dut.