Zarauzko triatloia dela-eta, larunbatean errepidearen errail bat itxiko da

Baleike 2014ko ekainaren 11

Larunbatean, ekainak 14, Zarauzko triatloia izango da. Hori dela-eta 15:00etatik 17:30ak ingurura arte itxita izango da Zumaia eta Zarautz arteko kostako bideko errail bat; Zumaiatik Zarautzera joatekoa. Beraz, ordu horretan Zumaiatik Zarautzera joateko Meagasetik edo autopistatik egin beharko da. Zarautzetik Zumaiara etortzeko erraila irekita izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide