Indarrean da animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza berria

Baleike 2014ko ekainaren 11

Azken hilabeteotan animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza berritu eta egokitzeko lanean aritu da Zumaiako Udala. Hala, maiatzeko ohiko plenoan behin betiko onartuta gelditu zen, helegiteei erantzun ostean, eta gaur bertan argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari ofizialean. Beraz, bihartik aurrera indarrean izango da araudi berria.

Ordenantza berriaren arabera, besteak beste, animaliak tabernetara ezingo direla sartu, kaleko animaliei ezingo zaiela janaririk bota eta herrian ezin direla aske ibili arautzen da. Hala, animalia jabeak eta Udala ados jarrita aske ibiltzeko gune bat sortzea nahi da.

Datozen asteotan animalia jabeek etxean ordenantza biltzen duen liburuxka bat eta bilera deia jasoko dituzte. Bilera horretan, animaliak aske ibiltzeko gunea zehaztu nahi da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide