Esku pilota txapelketa finalaurrekoetara heldu da

Baleike 2014ko ekainaren 16a

 

Final laurdenetako bi jardunaldiak jokatu ondoren, ostiral honetan jokatuko dira esku pilota txapelketako finalaurrekoak, Odietan.

Pasa den ostiral arratsaldean jokatu zen final-laurdenetako bigarren eta azken jardunaldia. Asier Olasagasti eta Josu Uranga dagoeneko finalaurretarako sailkaturik, haien aurkariak erabakitzea besterik ez zen falta. Partidak jokatu aurretik jakin zen Gorka Iribarrek uko egiten ziola partida jokatzeari eskuko arazoak medio. Beraz, Aitzol Oliden oikiarra zuzenean sailkatu zen hurrengo faserako. Jardunaldia laburregia ez izan zedin, partida jokatu zuten Aitzol berak eta Eneko Urbietak (argazkian). Oikiarra izan zen nagusi (22-15).

Bigarren partida lehiatua izan zen. Aitor Ruiz eta Patxi Salaberria neurtu ziren eta gaztea izan zen nagusi beteranoaren aurrean (22-19).

Ostiral honetan (18:30ean) jokatuko dira txapelketako finalaurrekoak, Odietan. Honako bi partidak jokatuko dira: Josu Uranga/Aitzol Oliden eta Aitor Ruiz/Asier Olasagasti. Finala ekainaren 27an jokatuko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide