Ondarroan, Antiguako Amaren estropada jokatu da asteburuan eta KAE 1eko Zumaia zazpigarren sailkatu zen. Bere aurreko ontzi denak San Miguel ligakoak izan zituen, eta bere Ligakoen artean, Zumaia izan zen onena. Zumaiarrak, getariarrak eta Isuntza bi segundotan sartu ziren; hirurak kAe 1 Ligan ariko dira, eta lehia estua aurreikusten da.
Emakumezkoetan, Ondarroan bertan, Zumaia Salegi Jatetxea azkena izan zen, hirugarren; Hibaikaren eta Orioren atzetik sartu zen.
Beteranoak, Bilbon izan ziren, eta bigarren sailkatu ziren. Gaixotasun arraroei aurre egiteko ekimen baten baitan antolatu zuten estropada.
Bateletan, Gipuzkoako Udaberri Ligako hirugarren estropadan, Hernanin, emakumezkoen bi batel bakarrik joan ziren Zumaiatik. Infantilak bigarren izan ziren, eta kadeteak laugarren.