Alaiko festetako zozketa eta eskertza

Baleike 2014ko ekainaren 17a

Asteburuan ospatu diren Alaiko jaien baitan bi bazkari/afari zozkatu dira, Marina Berrin bat eta Basustan bestea. Basustakoa agertu da dagoeneko (0898 zenbakia), Marina Berrikoa (0047 zenbakia) ez ordea. Astebeteko epea du eta agertuko ez balitz, erreserba zenbakia 0806a da. Saria jasotzeko nahikoa izango du auzoko auzoko edozein tabernetara agertzearekin.

Bide batez, auzoko jaietan laguntzen egon diren guztiei eskertza luzatu nahiko dizkie auzoko festa batzordeak. "Ekintza ugari izan ditugu eta ordu asko izan dira... aurreko antolaketa lanetan bakarrik sentitu bagara ere, festetan jende askoren laguntza izan dugu eta oso eskertuta gaude. Eta nola ez, gure familiei eskertza haundiena... beraien pazientzia eta laguntza gabe ezinezkoa litzateke hau guztia antolatzea".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide