DYA Gipuzkoak uztailan, Azpeitian Uretako Sorospen ikastaroa antolatu du

Baleike 2014ko ekainaren 17a

Uretako kurtsoa larunbata eta igande guztietan izango da uztailaren 5etik 27ra bitartean, larunbatak, goizeko 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara eta igandeak, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Heziketa Udaligerilekuan eta DYAko Ordezkaritzan (Urola, z/g) izango da.

Uretan aurki ditzakegun arrisku egoerei Nola erantzun irakatsiko du. Ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketen hauek, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta práktika alderdiak ikutuaz. Beharrezkoa da Lehen sorospen eta sorosle ikastaroa aurrez izatea.

Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskeintzen duen Uretako Sorosle Titulua ezkuratzeko aukera izango du. Matrikularen kostea, ikastarorako txostena barne delarik 220 eurokoa da. Plazak mugatuak dira, ematen den hezkuntzaren kalitatea bermatzearren.

Izena emateko edo jarduera honen inguruko informazio gehiago jasotzeko, deitu 943-46.46.22 telefonora.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide