Musika Eskolako ikasturte amaierako azken saioak

Baleike 2014ko ekainaren 17a

 

Azken hilabete terdian hainbat ekitaldi izan dira herrian Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolaren ikasturte amaierakin lotuta: dantzari txikiak, rock kontzertua, kontzertu didaktikoak, ate irekiak, helduen kontzertua, dantza emanaldia, Tik Tararen eskutik kalejira eta kontzertua, Musika Tailerreko emanaldia, kontzertu lirikoa eta antzerki emanaldia. Ikuskizun eta ekitaldien zikloa bere amaierara helduko da aste honetan azken saioekin.

Hauek dira aste honetarako prestatutako ekitaldiak:

Ekainak 17. Aita Marin, 18.30ean, ikasleen entzunaldia.

Ekainak 19, Torreberriren kanpoan, 19.00etan, ikasturte bukaerako jaialdia egingo dugu. Bertan Musika Tailerreko txikitxoetatik hasi eta euskal dantzak eta musika dantza eskolako talde desberdinak entzuteko aukera izango da.

Ekainak 23, Sanjuaniturrian, 22.00etan, San Juan Suan, Dantza saioa izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide