Joseba Tapiaren kontzertuak eman zion hasiera, pasa den ostiralean, Baleikeren 20. urteurreneko ospakizunei. Bere azken diskoko abestiak aurkeztu zituen gitarra eta biolontxeloarekin lagunduta. Ospakizunek larunbat honetan izango dute hurrengo hitzordua, Herri Eskolako frontoian egingo den 'Ane eta Piratekin parrandan' haurrentzako dantza eta musika saioarekin. Sarrerak turismo bulegoan eta Aizpurua liburu dendan daude salgai, 5 euroan.