Baleikeren 20. eta Urola Kostako Hitzaren 10. urteurreneko ospakizunen baitan, larunbatean, 18:00etan, 'Ane eta piratekin parranda' ikuskizuna izango da Herri Eskolako frontoian. Sarrerak salgai daude 5 euroan turismo bulegoan eta Aizpurua liburu dendan.
Larunbatean musika, dantza eta barre egiteko aukera ezin hobea izango dute eskualdeko haurrek Herri Eskolako frontoian. Baleikeren eta Hitzaren urteurreneko ospakizunek 'Ane eta piratekin parrandan' ikuskizuna ekarriko dute Zumaiara. Haurrek aski ezagunak dituzten kantak izango dira zuzeneko dantzaldi honetan. Ez hori bakarrik: herriko hainbat eragile ere igoko dira Herri Eskolako frontoian jarriko den oholtzara: emakume arraunlariak, Darahliko kideak, Nava Jeevan elkartekoak, ikastetxeetako irakasleak. Baleike eta Hitza bultzatzeko beste era bat izango da.
Antolatzaleek gonbidapena luzatzen diete Urola Kosta eskualdeko bizilagunei irria, dantza eta festa faltako ez diren festa honetara.