Zumaiako txirrindulari elkarteko alebinek eta infantilek aurreko larunbatean Korta industrigunea jokatutako lasterketekin amaiera eman diote 2014ko denboraldiari. Alebin mailan Mikel Manzisidor 13. sailkatu zen eta Kerman Arakistain 20.a izan zen. Infantiletan, Gaizka Gurrutxaga Aizarnazabalgoak podiumetik agurtu denboraldia eta maila: hirugarren bukatu zuen bere infantiletako azken lasterketa eta datorren urtean kadetea izango baita. Antton Tolosa 25. sailkatu zen, Mihai Ovidiu 27., Unai Sasiain 36. eta Matxin Etxaniz 37. Nahia Urbieta 32. sailkatu zen, nesken artean aurrena izanik.
Junior mailan Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten Haritz Eizagirrek eta Jon Agirrek. Eibarren izan zen lasterketa, oso oso gogorra maila honetarako: ibilbidean Lastur eta Kalbarioko gainak menderatzeaz gain, karrerak amaiera Unbeko instalazioetan izan zuen. Hala ere Viveros San Antongo ziklistek oso lan txukuna egin zuten: Haritz Eizagirre 26. sailkatu zen eta Jon Agirre 39. 104 txirrindulari abiatu ziren lasterketako 101 kilometroak osatzera eta 63 bakarrik heldu ziren helmugara.
Aste honetan Jon Agirrek Gipuzkoako Itzulian parte hartuko du. Lan handiak hartu ditu Agirrek baina ilusioz gainezka dago inoiz ez baitu horrelako lasterketarik korritu eta bueltarik osatu. 4 egun gogor izango ditu aurretik Agirrek. Viveros San Antondik bera bakarrik izango da Gipuzkoako Itzulian eta egoera horretan, zarauztarren taldeko koloreak defendatuz korrituko du.
Gorka Etxabe pistako Espainiako selekzioarekin kontzentratu berri da Europako txapelketa prestatzeko eta uko egin behar izan dio iaz hain emaitza ona lortu ondoren Gipuzkoako Itzuliari. Haritz Eizagirre ikasturte amaierako bidaian da,
Afizionatuetan, Aitor Olaziregik Ataunen jokatutako Euskadiko Txapelketan parte hartu zuen joan den igandean. 61. amaitu zuen, beretzat lorpen handia izanik. Ataungo probak 136 kilometro zituen eta zailtasunak hiru: Urrillaga bitan eta Abaltzisketa behin. Ibilbideak bataz besteko 43 kilometro orduko abiaduran osatu zuten ziklistek eta 148 izan baziren irteeran, 70 besterik ez ziren helmugaratu; lehen urtekoak, gainera, 8 bakarrik. Larunbat honetan Seguran du lasterketa Hyundai-Caja Ruraleko txirrindulari zumaiarrak eta asteartean berriz Tolosan.