Uretako puzgarriak izango dira ostiralean, igerilekuan

Baleike 2014ko ekainaren 19a

15:00etatik 18:00etara bitartean izango da jolaserako aukera, eta bazkideek eta ikasturtean jardueraren batean parte hartu dutenek ez dute sarrerarik ordaindu beharko. Jarduera horren ostean, kiroldegia itxi egingo da astebetez (ekainaren 30a arte), mantenu lanak egiteko.

Bitarte horretan bazkideek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute (bertako bazkideen baldintza berdinekin). Aurrez, ordea, kiroldegian idatzi bat eskatu beharko dute. Azpeitiko kirol patronatuak (igerleku eta kiroldegiak) eskaintzen dituen zerbitzuen berri izan nahi duenak info@lubaki.eu helbidera idatzi beharko du. Edota Azpeitiko kiroldegi (943813069) edo igerilekura (943814121) deitu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide