Zumaiako aek euskaltegiak EGA titulua ateratzeko ikastaroa antolatu du. Udan emango da, uztailaren 1etaik 24ra eta irailaren 1etik 19ra (abuztuan jai emango da) eta 100 orduko iraupena izango du. Eguneko 3 orduko saioak izango dira. Irakasgaiak entzumena, irakurmena, testu lanketa, mintzamena, gramatika, Euskaltzaindiaren arauak, lexikoa, etab. izango dira. Ikastaroan parte hartzeko 165 euro ordainduko dira (udalak diru-laguntzak eskaintzen ditu). Izenak ekainaren 25era bitartean emango dira, 943860248 (Zumaia) edo 943130175 (Zarautz) telefonoetara deituta, zarautz@aek.org helbidera deituta edo Bidasoa kaleko lokalera joanda.