Irekitzear da ikasturtean euskara ikasten aritu direnek diru-laguntza eskaera egiteko epea; eskaria aurkezteko epea uztailaren 1etik 15era bitartean izango da, eta ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak edo barnetegietakoak lagunduko dira diruz, aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntza eta internet bidezkoak lagunduko dira. Diru-laguntza eskariak Zumaiako udaletxean aurkeztu behar dira.
Honako baldintzak bete behar dira diru-laguntza jasotzeko:
- Zumaian erroldatuta egotea.
- %80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea, gutxienez.
Aurkeztu beharreko dokumentuak.
- Eskabide orria beteta.
- Nortasun agiriaren fotokopia.
- Matrikula ordaindu izanaren agiria.
- Asistentzia ziurtagiria (% 80).
- Langabe-txartela edo Gizarte Zerbitzuetako txostena (matrikularen %100 ordaintzeko).
Eskaera orria ikusi edo jaisteko klikatu hemen.
Oinarriak ikusteko klikatu hemen.