Emakumezkoen binakako pala txapelketa amaitzear dagoenean (hilaren 28an, 19:00etan, jokatuko dira finalak Odietan), bakarkako txapelketaren izen-ematea zabalduko da bihar, larunbata. Interesatuta daudenek 680479351 (Uxue) edo 665750712 (Esti) telefono zenbakietara deitu beharko dute. Epea uztailaren 8an amaitzen da. Txapelketan parte hartzeko Zumaian erroldatuta egon beharko da eta 5 euro ordainduko da. Txapelketako araudia Txikixa tabernan eskuratu daiteke.