Artisau azoka egingo da igandean Amaiako eta Ondartxo plazetan

Baleike 2014ko ekainaren 20a

Igande honetan, goiz eta arratsaldean, artisauen eta elikagaien azoka izango da Zumaian. Guztira 30 postu inguru bilduko dira Amaiako plaza eta Ondartxo plazaren artean.

Artisautza postuetan, egurra eta harria, larrua, zilarra eta bitxigintza, oihalak, ukendu eta sendabelarrak, esmaltea, labanak eta abar luze bat izango dira. Elikagaietan, berriz, eztia, ogia eta euskal pastela, mermeladak, gazta, kontserbak, eta lapurdiko taloak dastatu eta erosi ahal izango dira.

Tailer eta erakusketak ere izango dira egunean zehar.

- 11:30ean hasita, haurrentzat gozogintza tailerra

- 17:00etan hasita gaztetxoentzat bitxigintza tailerra material birziklatuekin.

- 17.00etatik aurrera, burdinjotze lanak

- Eta egunean zehar beira putzegileak lanean

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide