Baleikeren 20 urteurreneko ospakizunen baitan, uztailaren 5ean Baleike Eguna izango da. Egun horretan ez da bazkari herrikoia faltako. Herri Eskolako frontoian izango da eta bi menu izango dira, helduentzako eta haurrentzako pentsatuta. Helduentzak marmitakoa, oilaskoa, postrea eta edaria izango da; haurrentzat pasta, albondigak, izozkia eta edariak. Txartelak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan eta Ttakun, Inpernupe eta Trapaia tabernetan. Helduentzako txartelak 15 euro balioko du eta haurrentzakoak 10. Denek izango dute opari bat ere. Ospakizunekin jarraituta, gogoratu ostiral honetan, hilak 27, Mursegoren kontzertua izango dela Aita Mari zinean, 22:30ean. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan.