Udako solstizioa ospatuko da gaur gauean. 22:00etan San Juan sua piztuko da Sanjuaniturrin eta Musika Eskolako ikasleek egingo dute dantzan haren inguruan; eta handik ordubetera, 23:00etan, Eki Eguna ospatuko da Moilaberriko estazio zaharraren aurrean.
Hirugarren Eki Eguna izango da aurtengoa. 23:00etan hasita, Arritokieta ingurutik jaitsiko dira joaldunak, eta sua piztuko dute Moilaberriko estazio zaharraren aurreko plazan. Bertan, dantza, antzerkia, bertsoa eta musikaren bitartez ospatuko da udako solstizioa. Inpernupeko Joareak, Astindu Dantza Taldea, Zumaiako Antzerki Taldea eta Gazte Asanblada dira antolatzaileak.