1996an giroa oso nahastuta zegoen Aljerian. Islamistek herrialde hartan egindako sarraskiak mundu osoko komunikabideetan jasotzen ziren. Thibirineko abadian gertatutakoak, baina, isla berezia izan zuen. 1938tik Atlas mendietan kokatuta zegoen abadia hartan sartu ziren islamistak eta bertan zeuden fraideak bahitu zituzten. Bakarra atera zen bizirik.
Gertaera hori zineak jaso du, 2010ean Xavier Beauvois frantziarrak zuzendutako ‘Des hommes eta des dieux’ pelikulan (‘De dioses y hombres’, gazteleraz). Baita komikiak ere Dominique Bar, Gaétan Evrard eta Géraldine Gilles belgiarrek idatzi eta marraztutako ‘Jainkoari eta gizon-emakumeei eskainitako bizitza’ argitalpenean.
Miguel Mari Larburu apaiz zuri zumaiarrak, hainbat urtetan Aljerian izanak, bultzatu du komiki honek euskarazko eta gaztelerazko itzulpena eta argitaratzea, eta Zumaian aurkeztuko du komikia, gaur, astelehena, 19:00etan, Alondegiko ikasgelan (azken solairuan).