BIDEOA: Bi zumaiar Errealaren harrobian

Baleike 2014ko ekainaren 23a

Errealeko harrobian dabiltzan bi zumaiar ditugu eta beraien bizitzako egunerokoa erakusteko asmotan, Errealeko kamerak izan ziren herrian, eta baita, bi zumaiar hauen ikastetxean ere, Maria eta Jose Ikastetxean. Bideo honen helburua, Errealak hezkuntzari ematen dion garrantzia erakustea da eta Ikastetxeko filosofiari jarraituz, jokalari eta ikasle diren zumaiar hauen jarraipen akademiko eta pertsonal integrala bideratzeko Errealak jartzen dituen baliabideak erakustea. Gipuzkoa guztitik, bi ikastetxe izan ziren aukeratuak, eta horietako bat da Maria eta Jose Ikastetxea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide