BIDEOA: Ane Piratarekin parrandan

Baleike 2014ko ekainaren 24a

Irrien Lagunakeko Ane Piratarekin jaialdia izan zen larunbatean Herri Eskolako pilotalekuan, Baleikeren 20. eta Urola Kostako Hitzaren 10. urteurrenak ospatzeko. Ikuskizunean hartu zuen parte AEK-k, Oikiako Eskolako ikasleek, Daralhi Elkarteak, Nava Jeevan elkarteak, Zumaiako Herri Eskolako ikasleek, Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleek, Zumaiako Bertso Eskolakoek eta Zumaiako neska arraunlariek. Jaialdiko irudiekin bideoklipa osatu du Alberto Urbinak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide