San Pedro jaietako egitaraua

Baleike 2014ko ekainaren 25a

Larunbat eguerdian botako da sanpedroei hasiera emango dien txupinazoa, baina aurrez, ostiral arratsaldean, pilota txapelketako finalak jokatuko dira Odietan. Iazko etenaren ondoren, aurten su festak izango dira berriro, igande gauean. Hemen daukazue egitaraua:Ekainak 27, ostirala

18:30ean, Odietan XVI. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak, buruz buru eskuz.

Ekainak 28, larunbata

12:00etan, udaletxean txupinazoa.

Jarraian erraldoi eta buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta.

13:00etan, Kofradian, jota ikuskizuna: Raíces Navarras.

18:00etan, Kofradian, haur festa: Txorotxaranga.

18:30ean, Odietan I. Pilota txapelketa herrikoia palaz.

18.30ean, Emakumezkoen binakako finala.

19.15ean, Gizonezkoen buruz buruko finala eta sari banaketak.

18:30ean, Kumbalaye batukadarekin kalejira.

18:45ean, Sagarbidetik, Sanpedroetako danborradaren irteera.

Iluntzean dultzaineroak.

20:00etan, udaletxean, herriko bandera jasotzea.

Aurten danborradak omenduko duen taldea: Zumaiako Odol Emaileen Elkartea.

22:00ean, Kiroldegian, Boxeo Gaua.

22:30ean, Amaiako plazan, rock kontzertua: Pecozza United, Tutan Come On eta DJa.

23:00etan, Kofradian, berbena Obaneuke taldearekin.

Ekainak 29, igandea

9:00etan, Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.

11:00etan, Prozesioa eta ondoren Meza Nagusia.

11:30ean, Gernika Parkean, Gipuzkoako Arraza Libreko Artzain-txakur 2. kanporaketa.

Ordu berean Tolosako Dultzaineroen kalejirak.

13:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, Udal Musika Bandaren kontzertua.

18:00etan, Torreberrin, Kondaira baten truke haur antzerkia (euria egingo balu Aita Marin).

18:30ean, Jainekin txarangaren kalejira.

19:30ean, Odietan, herri kirolak.

Ordu berean, Tolosako Dultzaineroen kalejirak.

22:30ean, Kofradian, gaztetxoen diskoteka Oihan Vegarekin.

23:00etan, Su artifizialak Zaragozana piroteknia etxearen eskutik.

Jarraian Tolosako Dultzaineroen kalejira Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara.

Ondoren, dantzaldia bertan Zumaiako Musika Bandarekin

Ekainak 30, astelehena

16:30etik 20:00etara, Ondartxo plazan, puzgarriak eta parke berezia haurrentzat.

19:30ean, Mariatxien kalejira.

22:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan, Mariatxien kontzertua: Mariachi Imperial, Elegancia mexicana.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide