Ostiralean Mursegoren kontzertua izango da, Baleikeren 20. urteurreneko ospakizunetan

Baleike 2014ko ekainaren 25a

Baleike aldizkariaren 20. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen dugu. Joseba Tapiaren kontzertua eta Ane Pirataren jaialdiaren ondoren, ostiralean Mursegoren kontzertua izango du Aita Mari aretoan, 22:30ean. Maite Arroitajauregi musikari eibartarrak Hiru laneko kantez osatutako emanaldia eskainiko du. Bere zuzeneko saioak oso bereziak dira eta gero eta jende gehiago erakartzen du artista berezi honen lanak. Bakarlaria izanik, instrumentu asko jotzen ditu, bitxiak batzuk, eta kantak eraikitzen ditu, jo ahala. Emakume-orkestra dela esan daiteke. Kontzertua eta performance-aren artean daude bere emankizunak.

Sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, bost euroan. Bazkideek baten prezioan bi eskuratzeko aukera dute, betiere turismo bulegoan aurrez erosiz gero.

Bazkarirako txartelak salgai

Gogoan izan uztailaren 5ean egingo den Baleike Eguneko herri bazkarirako txartelak ere salgai daudela turismo bulegoan, Ttakunen, Inpernupen eta Trapaian. Helduentzako txartelak 15 euro balioko du eta haurrentzakoak 10. Herri Eskolako frontoian izango da eta bi menu izango dira, helduentzako eta haurrentzako pentsatuta. Helduentzak marmitakoa, oilaskoa, postrea eta edaria izango da; haurrentzat pasta, albondigak, izozkia eta edariak. Denek izango dute opari bat ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide