Pilota Txapelketa Herrikoiko azken partidak jokatuko dira gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Odieta pilotalekuan. Buruz buruko txapelketa izan da aurtengoa, eta Josu Uranga eta Asier Olasagastiren arteko finaletik aterako da txapelduna. Bestalde, larunbatean jokatuko dira Pala Txapelketako finalak. Finalaurrekoetan, Josu Urangak 22-17 irabazi zion Aitzol Olideni, eta Asier Olasagastik 22-16 hartu zuen mendean Aitor Ruiz. Gaurko jaialdian, Aitor Ruizek eta Aitzol Olidenek jokatuko dute aurrena, hirugarren postua jokoan, eta ondoren izango da final nagusia.
Palako finalak ere erabakita
Atzo arratsaldean jokatu ziren I. Pala Txapelketako finalaurrekoak. Atzoko emaitzekin, horrela gelditu dira bihar, larunbatara, 18:30etik aurrera jokatuko diren finalak: emakumezkoetan, Mireia Osa eta Uxue Uzkudun, Itziar eta Arritokieta Yeregiren aurka; gizonezkoetan, Jon Zendoia eta Iosu Osa.