Uztailean adin ezberdinetako haurrek ekintza desberdinez gozatzeko aukera izango dute.
Azken urteetan bezala, aurten ere udaleku irekiak izango dira Zumaian, uztailean. Astelehenean emango zaie hasiera, eta uztailaren 11a arte izango dalehenego txanda. Bigarrena, berriz, uztailaren 14tik 24ra bitartean izango da.
Guztira 435 haurrek hartuko dute parte aurtengo udalekuetan, eta gidaritza eta ardura lanetan 46 begirale eta bi koordinatzaile arituko dira.