Josu Urangak irabazi du Pilota Txapelketa Herrikoia

Baleike 2014ko ekainaren 29a

[/caption]

Ostiralean jokatu ziren Odietan aurtengo Pilota Txapelketa Herrikoiko azken partidak. Josu Urangak 22-8 irabazi zion finalean Asier Olasagastiri, eta hirugarren posturako lehian Aitzol Oliden nagusitu zitzaion Patxi Salaberriari, 22-8 kasu honetan ere.

Emaitzek erakusten dute bi partidetan irabazleek nahikoa erraz gainditu zituztela aurkariak. Aurtengo txapelketa buruz buru eta lau t'erdian jokatu da, eta neurri horretan agerian gelditzen dira norberaren gaitasunak eta gabeziak. Pilotariak dena eman behar izaten du eta pilotazaleak eskertzen du ahalegina.

Antzolatzaileen partetik eskertu nahi dute txapelketak ikusleen aldetik izan duen jarraipena: "Nahiz buruz buru nahiz binaka, pilotak badu jokalari eta jarraitzailerik gaur egun ere, eta Euskal Herriko plaza baterako egon daiteken ikuskizunik ederrenetakoa da".

 

 

 

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide