Larunbateko eguraldi petralaren ondoren, atzo, San Pedro egunez, eguraldiak hobera egin zuen eta jaiak gozatzeko aukera izan zen. Gauerako, gainera, haizea ere baretu zuen eta su festak ikusteko giro atsegina gelditu zen azkenean. Iazko etenaldiaren ondoren, aurten berriro kolorez margotuta ikusi ahal izan dugu Zumaiako zerua. Aurten Zubiaunditik jaurti dira suak lehen aldiz, eta ez da inolako arazorik izan. Hemen daukazue argazki bilduma: