Asteazkena da herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Baleike 2014ko ekainaren 30a

Baleikeren 20 urteurreneko ospakizunen baitan, uztailaren 5ean Baleike Eguna izango da. Egun horretan ez da bazkari herrikoia faltako. Herri Eskolako frontoian izango da eta bi menu izango dira, helduentzako eta haurrentzako pentsatuta. Helduentzak marmitakoa, oilaskoa, postrea eta edaria izango da; haurrentzat pasta, albondigak, izozkia eta edariak. Txartelak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan eta Ttakun, Inpernupe eta Trapaia tabernetan. Helduentzako txartelak 15 euro balioko du eta haurrentzakoak 10. Denek izango dute opari bat ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide