Azken urteotan bezala, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra irekita egongo da mojaxarren komentuko aterpea Donejakue bidea egiten ari diren erromesentzat. Aurtengo aldaketa nagusia, aterpetxerako sarrera izango da. Orain arte San Jose kaletik zuen sarrera, baina aurten Arritokieta kalean ate bat ireki dute, eta hortik izango da sarrera. Komentuko bigarren solairua egokitu da aterpetxe gisa.
Hogei lagun inguruk har dezakete ostatu egunero, eta gau bakoitzeko prezioa zortzi eurokoa da.
Etorkizunari begira
Aurrera begira, Zumaiako Udalak udan aterpetxe gisa irekitzen den zatia egokitu eta urte osoan edonori aterpetxe zerbitzua eskaintzea du helburu. Horretarako, hainbat lan egingo dira.