Asteburuan kalteak izan dira herrian

Baleike 2014ko ekainaren 30a

Asteburuan, txikizio batzuk izan dira herrian. Hala, oinezko zubiko hainbat barandila zati puskatu dituzte eta Alondegia aurreko lorategiko aingura bere lekutik atera dute, besteak beste.

Hori dela eta, Zumaiako Udalak herritarrei arduraz jokatzeko eskatu nahi die. "Festak izan dira herrian, eta festa giroa izan da kaleetan, baina egun horietan ere kalean arduraz eta errespetuz jokatzeko garaia izan ohi da", dio Udalaren oharrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide