Agerraldi publikoa egingo da "mediku euskalduna nahi dut" lelopean

Baleike 2014ko uztailaren 7a

Hizkuntza eskakizunak betetzen ez zituzten pediatra eta medikua jarri zituzten Zumaian eta horrek herritarren haserrea eta protesta eragin du. Osakidetzak zuzendu du egoera, eta bihar agerraldi irekia egingo da anbulatorioaren aurrean, 18:30ean, ondoko erakunde hauek deituta: Zumaiako Udala, UEMA, Herriko gurasoak, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, Euskal Herrian Euskaraz, Behatokia eta LAB. Agerraldian parte hartzera animatzen dituzte herritarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide