Duela ehun urte eraiki zuen Ignacio Zuloaga margolariak Santiago etxea, eta bere oinordekoek data hura gogoratzeko ekitaldia antolatu zuten astelehenean.
Ignacio Suarez-Zuloagaren eskutik etxea bisitarekin hasi zen ekitaldia. Ondoren, etxea eraberritzeko lanen ardura izan duten Jose Antonio Santos, Xanti Osa, Jon Eizagirre eta Joxe Urangari, eta bertan ziren agintariei oroigarri bana oparitu zitzaien. Mendeurrenaren oroigarri Iñaki Olazabalek egindako eskultura inauguratu zen jarraian. Azken argazkiaren aurretik, zuloagatarren bizitzaren hainbat arlo aipatu ziren; besteak beste, Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak azaldu zuen zuloagatarrek eta Zumaiak izan duten harremana.
El Grecoren margolan bat saldu dute
Bestalde, duela pare bat aste zabaldu zen albistea komunikabideetan, Santiago Etxeko museoan zegoen El Grecoren margolan bat saldu dutela Sotheby's enkante etxearen bitartez. Ancora elkarteak bere kezka agertu zuen, ondare garrantzitsua zelako.