Gabarain bosgarren Gasteizko triatloian

Baleike 2014ko uztailaren 15a

Zumaiako Triatloi Taldeko bost kidek Gasteizko ironman triatloian hartu dute parte asteburuan, mila kirolariren artean. Andoni Badiola, Xabier Ureta, Alex Miranda, Felix Aizpurua eta Iñaki Gabarain proba amaitzeko gai izan ziren, eta azpimarratzekoa da Gabarainek lortutako bosgarren postua. Bestalde, datorren astean zabalduko da Zumaiako triatloian izena emateko aukera, triatloi.org webgunean.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide