Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko da bihar Zumaian

Baleike 2014ko uztailaren 15a

Bihar, asteazkena, 18:30etik aurrera, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko da Zumaian. Emakumeena jokatuko da aurrena eta gizonezkoena ondoren.

Emakumeen estropadan, Zumaiak bigarren txandan hartuko du parte, San Juan eta Hibaikarekin. Lehen txandan Orio eta Getaria-Zarautz ariko dira. Gizonezkoetan, txandak horrela gelditu dira:

Lehen txanda: Zarautz eta Hibaika.

Bigarren txanda: Zumaia, Getaria, Donostiarra eta Trintxerpe.

Hirugarren txanda: Orio, Hondarribia , San Juan eta San Pedro.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide