Datorren astean irekiko dute barra

Baleike 2014ko uztailaren 16a

[/caption]

Urte hasierako denboraldiak kalte ugari eragin zituen, besteak beste, barran. Azken hilabeteetan konponketa lanak aurrera egin dute, eta obrak bukatzear dira. Portuetako arduradunek jakinarazi dutenez, barandak jartzea baino ez da falta segurtasuna erabat bermatzeko, eta uztailaren 22an dira jartzekoak. Lan horiek amaitu bezain pronto irekiko da barra. Horrez gain, barra konpontzeko lanetan ibili diren kamioien parolbidean egindako kalteak konpontzeko eskatu du Udalak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide