Orio eta San Juan Gipuzkoako txapeldun

Baleike 2014ko uztailaren 17a

Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean Zumaian. Emakumezkoen estropadan San Juan izan zen irabazle, Hibaika eta Zumaiaren aurretik. Gizonezkoetan, Oriok irabazi zuen, Hondarribia, San Juan eta San Pedroren aurretik. Zumaiak estropada ona egin zuen, txanda irabazi eta San Pedrorengandik segundo eta erdira geldituz.

Hemen sailkapenak: Gipuzkoako Txapelketa

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide