Zumaia eta Getaria arteko Kamineroetxetik metro gutxira, errepide erdia irentsi zuten neguko denboraleek, eta orduz geroztik errei bakarretik ibili dira autoak, konponketak egin bitartean. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, amaitu dituzte lanak eta gaur 11:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia, bertan izango direlarik mugikortasun diputatu Larraitz Ugarte eta Zumaia eta Getariako alkateak. Xehetasun gehiago jakiteko: gipuzkoa.net