Ostiralean jokatuko dira futbol zazpiko finalak

Baleike 2014ko uztailaren 17a

Bihar, ostirala, 20:00etatik aurrera, jokatuko dira aurtengo futbol zazpiko txapelketako finalak Aita Mari futbol zelaian, Ligakoa zein Kopakoa ordu berean hasita. Ligako finalera Txanela eta Itxaspe iritsi dira; Kopakoa Nitrok eta Uztarrik jokatuko dute. Aipatzekoa da guztira ia 600 jokalarik hartu dutela parte, 48 taldetan banatuta.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide