Urteurren mikatzena ospatuko du Inpernupek

Baleike 2014ko uztailaren 31

 

Dozenaka lagun batu ziren atzo arratsaldean Magnolioan Herriko Tabernak auziko epaia salatzeko. Bertan jakinarazi zutenez, hurrengo egunotan hainbat mobilizazio ekintza egingo dira. Bihar, ostirala, Inpernupe elkartearen 28. urteurrena ospatuko dute. Aurrez prestatua zuten egitarauaz gain, konzentrazioa egingo dute 19:30ean.

Inpernupe konfiskatu du Espainiako Estatuak

Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren arabera, Inpernupe elkartearen egoitza Espainiako Estatuaren esku geldituko da. Hala ere, oraindik Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko aukera dago, eta haren epaia ezagutzerako urtebete pasako da gutxienez. Bitartean, Inpernupek zabalik jarraituko du.

Urteurreneko ekitaldiak:

-19:00etatik aurrera, trikitilariak izango ditugu tabernaren kanpoaldean, jai-giroa jartzen.

-19:30ean, konzentrazioa Magnolioan.

-19:30etik aurrera, pintxo berezia emango dugu tabernan.

-20:30etik aurrera, bertsolariak izango ditugu tabernaren kanpoaldean.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide