Ostegunean jokatuko dira pala txapelketako finalak

Baleike 2014ko abuztuaren 5a

Emakumeen pala txapelketako azken partidak jokatuko dira ostegun arratsaldean, 19:00etatik aurrera. Hirugarren posturako lehian Vanessa Yeregik eta Mireia Osak jokatuko dute. Ondoren, Marijo Aizpurua eta Jule Gorostolaren artean erabakiko da txapelduna. Partidak Odietan jokatuko dira eguraldiak laguntzen badu, bestela, Herri Eskolako frontoian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide