Bi arrantza lehiaketa egingo dira aste honetan, Anadek antolatuta

Baleike 2014ko abuztuaren 6a

Ostegunean Kabra eta Dontzeilen lehiaketa egingo da, eta larunbatean Arrain Txiki lehiaketa.

Kabra eta Dontzeilen lehiaketa itsasoan egiten da, antolatzaileek aukeratutako eremuan, eta edozein ontzi motak har dezake parte. Lehiaketa 7:30ean hasiko da, eguerdira arte. Lehiaketarako onartuko diren arrainen gutxieneko neurria 20 zentimetrokoa da.

Larunbatean jokatuko da bigarren txapelketa: Arrain Txiki Lehiaketaren 40. aldia, Iñaki Sorazu oroimenezkoa. Lehiaketa honetan lehorretik egiten da arrantzan, parolbidean, eta gaztetxoei dago zuzenduta. Bi maila bereizten dira: 7 urtetik 11 urtera, eta 12 urtetik 14 urtera. Lehiaketa 10:00etan hasiko da, 13:00ak arte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide